XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mikeleteak ere gogoan eukitzekoak dira.

Oiek ere asko lagundu ziguten.

Oien nagusiak lenbiziko beren eginbearra ondo erakutsi zien mikeleteeri ta urrena paper-pillak bidali zizkien aietan iñork gaitzik gaztigatuko balu jartzeko.

Auxe da itz gutxitan esanda 1934 g. urteko ekiñaldian egin zana.

Bear zan guztia ez geneukan eskuan.

Mezederik aundiena Gobernuak eman bear zigun, alegia kanpoko gauzen gaitzak kentzeko almena probintzikoa bakarrik izatea; baño mezede au ez genuan eskuratu, naiz-eta gure Diputazioak ori irixteko bein eta berriz legez eskea egin.

1935g. urteko lanak

Nekazaritzako ardura abek ain ongi asi izanarren, ezin izan degu gure asmoak bete asieran esan bezela.

Madrid-ko agintariek nai luteke gu aiek dauzkaten arduradunen menpekoak izatea, aien laguntzaleak; ez gure arazoak guk nai bezela erabakitzea, baizik aieri ongi iruditzen zaioten neurrian, aiek baimena eman bear eta aiek jarritako mugaz beste ezin ibilli.

Orra bada gure asmoak, len ikusitakoak, guk nai bezela ezin bete, naiz ta gaitz oiek kalte aundiak egin.

Eragozpen au aalik-eta zearo kendu arte ez diogu utzi bear.

Ala ere, iru nekazaritzako kapataz berri jartzea iritxi genuan naiz ta aldizkakoak izan.

Ta bost illabetean aiek egin zuten emen aipatutako lan bear bezelakoa, len guardak eta mikeleteak beren gain artu ta ain zintzo jokatu zutena.

Nekazaritzako kapataz berri abek 1935g. urtearen Orrillan (Mayatzean) asi ziran lanean, bat Beasain-en, bestea Bergara-n ta urrena Zarauts-en, erri abetatik aalik-eta Gipuzkoako lurralde zabalena ar zezaten.

Kapataz abek Zuzendariak zer agindu ibiltzen ziran, Zuzendari bera ere eten gabe aieri erakusten ta beren gain ibiltzen zalarik.

Kapataz aben lenbiziko lana izaten zan nekazarieri zer bear zuten entzun ta aiek bear zutena Diputazioari eskatu; gero egiten zuten ez zekiten nekazarieri jakiñan gañean jarri Diputazioak zein asmo zerabilzkian bere alde ta asmoak ezik zerekin egiña bazeukala; baita ere, bide batez, kanpoan ibiltzen ziran bitartean, berek ikusitako gaitzen berri eman, sendagarria bear bazuten, ta, azkenik berek egin zitzateken lanak egin (...).